Eae-ko eskolen eraginkortasunaren eta hobekuntzaren gaineko txostena2015-2019

  1. Luis Lizasoain Hernández
  2. Ana Aierbe Barandiarán
  3. Esmeralda Alonso García
  4. Araceli Angulo Vargas
  5. Ander Azkarate Morales
  6. Verónica Azpillaga Larrea
  7. Isabel Bartau Rojas
  8. Justo Bereziartua Zendoia
  9. A. Alelí Chaparro Caso López
  10. Mª Dolores Damborenea Isui
  11. Feli Etxeberria Sagastume
  12. Nahia Intxausti Intxausti
  13. Luis Maria Joaristi Olariaga
  14. Jon Mikel Luzarraga Martín
  15. Aitor Martxueta Perez
  16. Yolanda Méndez Usillos
  17. Carmen Núñez Fernández
  18. Eider Oregui González
  19. Concepción M. Valadez
  20. Estibaliz Cepa Rodríguez
  21. Eva Sánchez Cambra

Editorial: ISEI-IVEI ; Gobierno Vasco = Eusko Jaurlaritza

Año de publicación: 2022

Tipo: Libro

Resumen

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), 2011n abiarazi zen eskolen eraginkortasunaren eta hobekuntzaren lan-ildoa. “Balio erantsi handiko ikastetxeen ezaugarriak eta jardunbide egokiak” izeneko ikerketa-proiektua I+G+b proiektuen deialdira aurkeztu zen (Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren I+G+b proiektua. Erreferentzia EDU2011-24366). Proiektu hori onartu zuten, eta 2012ko urtarrilaren 1etik 2014ko abenduaren 31ra arteko aldian garatu zen. Ikerketaren lehen fase honi dagozkion txostenak ISEI-IVEIren webgunean daude eskuragarri; helbide honetan: http://www.isei-ivei.hezkuntza.net/web/guest/centros-eficaces. Gainera, Participación Educativa aldizkarian ikerketaren laburpena argitaratu dute (Lizasoain eta Angulo, 2014). Lehen proiektu horren jarraipen gisa, 2014ko deialdian aurkeztu zen proiektu hau: “Eraginkortasun oso handiko edo oso txikiko ikastetxeen luzetarako azterketa eta testuinguruan kokatutako azterketa: eskola-hobekuntzarako ekintzen diseinua”. (Ekonomia eta Berrikuntza Ministerioaren I+G proiektua, erreferentzia EDU2014-53511-P). Proiektu hori ere onartu zuten, eta 2015eko urtarrilaren 1etik 2018ko abenduaren 31ra arteko aldian gauzatu zen. Bi kasuetan, ikerketa-taldea Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko irakasle eta ikertzaileek eta Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeko (ISEI-IVEI) teknikariek osatu dute. Parte hartu dute, halaber, unibertsitate hauetako ikertzaileek ere: Kaliforniako Los Angeleseko Unibertsitatekoek (UCLA), Kalifornia Beheko Unibertsitate Autonomokoek (UABC) eta Aguascalientes-ko Unibertsitate Autonomokoek (UAA) –azken bi horiek Mexikokoak– eta Kolonbiako La Sabana Unibertsitatekoek.