Eae-ko eskolen eraginkortasunaren eta hobekuntzaren gaineko txostena2015-2019
- Luis Lizasoain Hernández
- Ana Aierbe Barandiarán
- Esmeralda Alonso García
- Araceli Angulo Vargas
- Ander Azkarate Morales
- Verónica Azpillaga Larrea
- Isabel Bartau Rojas
- Justo Bereziartua Zendoia
- A. Alelí Chaparro Caso López
- Mª Dolores Damborenea Isui
- Feli Etxeberria Sagastume
- Nahia Intxausti Intxausti
- Luis Maria Joaristi Olariaga
- Jon Mikel Luzarraga Martín
- Aitor Martxueta Perez
- Yolanda Méndez Usillos
- Carmen Núñez Fernández
- Eider Oregui González
- Concepción M. Valadez
- Estibaliz Cepa Rodríguez
- Eva Sánchez Cambra
Argitaletxea: ISEI-IVEI ; Gobierno Vasco = Eusko Jaurlaritza
Argitalpen urtea: 2022
Mota: Liburua
Laburpena
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), 2011n abiarazi zen eskolen eraginkortasunaren eta hobekuntzaren lan-ildoa. “Balio erantsi handiko ikastetxeen ezaugarriak eta jardunbide egokiak” izeneko ikerketa-proiektua I+G+b proiektuen deialdira aurkeztu zen (Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren I+G+b proiektua. Erreferentzia EDU2011-24366). Proiektu hori onartu zuten, eta 2012ko urtarrilaren 1etik 2014ko abenduaren 31ra arteko aldian garatu zen. Ikerketaren lehen fase honi dagozkion txostenak ISEI-IVEIren webgunean daude eskuragarri; helbide honetan: http://www.isei-ivei.hezkuntza.net/web/guest/centros-eficaces. Gainera, Participación Educativa aldizkarian ikerketaren laburpena argitaratu dute (Lizasoain eta Angulo, 2014). Lehen proiektu horren jarraipen gisa, 2014ko deialdian aurkeztu zen proiektu hau: “Eraginkortasun oso handiko edo oso txikiko ikastetxeen luzetarako azterketa eta testuinguruan kokatutako azterketa: eskola-hobekuntzarako ekintzen diseinua”. (Ekonomia eta Berrikuntza Ministerioaren I+G proiektua, erreferentzia EDU2014-53511-P). Proiektu hori ere onartu zuten, eta 2015eko urtarrilaren 1etik 2018ko abenduaren 31ra arteko aldian gauzatu zen. Bi kasuetan, ikerketa-taldea Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko irakasle eta ikertzaileek eta Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeko (ISEI-IVEI) teknikariek osatu dute. Parte hartu dute, halaber, unibertsitate hauetako ikertzaileek ere: Kaliforniako Los Angeleseko Unibertsitatekoek (UCLA), Kalifornia Beheko Unibertsitate Autonomokoek (UABC) eta Aguascalientes-ko Unibertsitate Autonomokoek (UAA) –azken bi horiek Mexikokoak– eta Kolonbiako La Sabana Unibertsitatekoek.